Bederatzigarren jaurdunaldian, Danok Bat A taldearentzat bere lehen jaurdunaldia garaipenik gabe heldu zen. Gainera, Alaves-en kontra, Ibaian bere lehen porrota iritsi zen.
Hotzak eta elurrak zerikusia izan zuen partiduaren emaitzan eta azkenik garaipena gasteiztarrentzat izanik. Partidua oso orekatua izan zen eta edonork irabaz zezakeen. Alaves-ek joku zuzena erabili zuen bere alboetatik. Lehenengo zatian jokua ez zen jarraian izan. Lehenengo ordu erdia igaro ondoren etxekoek markagailuan aurrea hartu zuten, Izanen errebote bati esker. Atsedenaldinerako bi minutu falta zirenean Iban Ribeirok markagailua parekatzea lortu zuen.
Partidua oso fisikoa zen, etxekoek tirabirotan irabazten zuten. Bigarren zatian Danok Batek oso hobetu zuen, zelai erdian menderatu zuen nahiz eta gauzak ez zehaztu. Hogei minututan, Markelek buruz jo zuen eta atezainak ere izugarrizko geldiketa eman zuen gola gelditzea lortu zuen. Azkenengo gola Luis Garmaren sorte txarreko jokaldi batean etorri zen, bi defentsa bilbotarrak irristatu ziren partidua bukatzeko hiru minutu falta zirenean.
Hurrengo partidua Eibarrren kontran Mallonan izango da, ostegunean eguerdiko hamabietan.