Danok Bat taldea Bilbon sortu zen 1972an, oinarrizko futbola bultzatzeko helburu bakarrarekin, izan ere, helduen talderik izan ez duen Bizkaiko talde bakarrenetakoa dugu. Horrek ahalbidetu dio haur eta gazteen kirol heziketan indar guztiz aritzea, bost urteko haurrengandik hasi eta 18 urteko gazteenganaino. Gaur egun 23 talde dauzka kategoria askotan, bertoko zein estatu mailako maila gorenetan.
Danok Bat zein Bilboko zein Euskal Herriko zein estatuko oinarrizko futbolaren erreferentzia da, 45 urte hauetako esperientzia zabalari, metodologia eraginkorrari eta ezaugarri jakin batzuk dituen lantalde tekniko zabalari esker. Gainera, harrobirik produktiboenetarikoa da azken 10 urteetan prestatutako euskal futboleko jokalari profesionalen kopuruari erreparatuta. Ildo horretatik, gaur egun 6 jokalari ditu estatuko lehenengo mailan, 1 Indiako lehenengo mailan, 6 estatuko bigarren mailan eta 25 Bigarren B Mailako taldeetan.
Danok Baten dauden taldeak 3 arlotan banatuta daude:
Danok Bat Futbol federatua
- Gazteetan 3 talde:
- Nazional Ohorezko maila (25 denboraldi jarraian)
- Nazional liga (18 denboraldi jarraian)
- Euskal liga (11 denboraldi jarraian)
- Kadeteetan 2 talde:
- Euskal liga (sortu zenetik. 24 denboraldi jarraian)
- Lurraldeko Ohorezko Maila
Danok Bat Eskola futbola:
- Haurretan 2 talde
- Kimuetan 4 talde
- Benjaminetan 4 talde
Danok Bat Eskola:
- 2 Danok Bat Eskola 2013
- 2 Danok Bat Eskola 2014
Danok Bat Psikomotrizitate-futbol Eskola:
- 2 Danok Bat Eskola 2015