Danok Bat-en futbol Campusaren matrikulazioa bolada onean dabil. Aste gutxi batzuk falta dira Campusa hasteko eta 1. asterako plazak ia agortuta daude. 2. eta 3. asteetako matrikulazioa ere oso aurreratuta dago.
Campusa aurten berrikuntzaz beteta datorkigu, gure clubeko eta eskolako metodologia taldeak proposatuko dituen futbol entrenamenduaz edukitzeaz gain, futbolez kanponko jarduera asko ere prestatu ditu haurrek primeran pasatzeko, harreman berriak egiteko edo dauzkatenak sendotzeko. Hau Danok Bat Clubaren eta Jolastuz Jokatu elkartearen metodologiaren adierazgarri dira. Gainera, hauek aire zabaleko kirol zein kultura jarduerak izango dira umeek eta gazteek naturaz ere goza dezaten.
Programazioaren barruan bi egunetan txangoak egongo dira (11etatik 17:00ak arte), hauek astero desberdinak izango dira gure parte hartzaileek jarduerarik ez errepikatzeko. Adinetara egokituta egongo dira eta oso anitzak izango dira, gainera, gure lurraldeko hainbat leku paregabe ezagutzeko aukera egongo da. Adibidez, aste batean tirolinetan ibiliko dira “Hontza extrem” parkean eta Otxandioko igerilekuetara joango dira. Beste egun batean piraguismoa eta ur-kirolak egitera Urdaibaira joango dira eta beste batean Larrainetako funikularra hartuko da eta ibilbide gidatua egingo da Zugazietatik, bertan hainbat jarduera ere egingo dira.
Programazio ezin hobea Mallonan zein Mallonatik kanpo gozatzeko aukera paragabea emango diguna.
Hadi ibili eta ez geratu plazarik gabe!