Danok Bat Juvenilen Ohorezko Maila taldeak galdutako sorta amaitzea lortu zuen Estadio Mundial 82an lortutako puntu garrantzitsu batekin (1-1) UD Logroñesen aurka berdinduz. Errioxarrak markagailuan aurreratu ziren lehen minutuetan eta bilbotarrek berdinketa lortu zuen amaieran, Ustaritz Expositoren golarekin. Hurrengo jardunaldian, jaitsiera postuetatik ihes egin nahian dabilen Arkaitz Astorekak entrenatutako taldeak Vasconia tade donostiarra jaso du, hiru porrot jarraian sartu gabe eta sailkapenean zortzigarrena den.