Danok Bat Futbol Psikomotrizitate eskola bueltan dator. 2019 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrentzako futbol eskola da, eta lau helburu nagusi ditu:

1. Kirol hastapena sustatu

2. Ohitura osasungarriak sustatzea haurren bizitza osorako

3. Jolasaren bidez balioetan hezi

4. Futbolean nola jokatu modu parte hartzailean irakatsi.

Jolas tradizionalen bidez  kirolaren sarrera egiten da. Bi entrenamendu daude astero. Bata zelaian eta bestea psikomotrizitate gelan. Eta horrez gain, bi astean behin euren beharretara egokitutako partida jokatzeko aukera izango dute. Danok Bat-en uste dugu gure metodologia sailak garatutako ekimen hau aproposa dela txikiek futbolarekin eta kirolarekin lehen harremana izan dezaten. Testuinguru kontrolatu batean, dibertsioa osagai nagusitzat duena.

Ez galdu aukera!

Utzi erantzuna