Danok Bat Clubak I Aste Santuko futbol Campusa antolatuko du. Campusa 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta, apirilaren 3-tik 6-ra bitartean izango da. Erabat euskaraz izango da, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan.

Berri pozgarria da guretzat, izan ere udako Campusak edukitzen duen erantzun onak, Gabonetako I Campusak eduki zuenak eta Danok Batek instalazio berri bat edukitzeak Aste Santuko Campusa antolatzeko izugarrizko bultzakada eman digute. Instalazioa Angeles Custodios ikastetxean dago kokatua. Futbol 7-ko futbol zelaia da (eraiki berria da) eta ikastetxearekin sinatutako akordioan, gimnasio, saskibaloi zelaia eta futboletik at izango diren jarduerak egiteko egokitutako gelak ere egongo dira. Informazio gehiago eduki nahi izanez gero orrialde honetan aurki daiteke. Era berean matrikula egin nahi izanez gero hurrengo estekan egitea dago:
https://www.danokbat.eus/eu/campusa/aste-santuko-campusa/matrikula-egin/

Utzi erantzuna