Danok Bat Eskolak II jardunaldi irekiak antolatuko ditu datorren urtean eskolan parte hartu nahi dutenen umeei eta familiei ezagutarazteko asmoz. Jardunaldiak Mallonako futbol zelaietan (Begoña, Etxebarria parkearen ondoan) izango dira 26, 27 eta 28an (astelehen, astearte eta asteazken), umeek klaserik ez daukaten Aste Santuaren astearekin bat eginez. Sarrera goizeko 8:30ak eta 9:00ak bitartean izango da eta irteera 13:30ak eta 14:00ak bitartean. Jardunaldiak 2013, 2012, 2011 eta 2010ean jaiotako umeei zuzenduta daude eta dohainik izango dira.

Parte hartzeko, beharrezkoa da Danok Bat-en web orrialdean matrikula egitea, “Eskola” atalean. Era berean, han jardunaldien inguruko informazio guztia aurkituko duzue (ordutegiak, eguneroko dinamika, eta abar).

Zuen zain gaude!

Utzi erantzuna