Danok Bat Clubak aurtengo denboraldirako proiektu berriztatzailea martxan jarriko du, “Psikomotrizitate-Futbol Eskola” izango da eta Jolastuz Jokatu elkartearekin batera aurrera eramango du. 2013-an jaiotako umeei zuzendutako ekintza izango da eta Danok Bat-ek daukan Angeles Custodiosko instalazioan izango da. Sesioak futbol zelaian eta psikomotrizitatea lantzeko hainbat baliabidez ornitutako aretoan egingo dira.
Psikomotrizate eta futbola uztartzeko Danok Bat Psikomotrizitate-futbol Eskolan esparru ezberdinetako profesionalek parte hartuko dute (psikomotrizistak, gorputz hezkuntzako irakasleak, kirol/futbol teknikariak) lan-talde dinamikoa osatuz eta Bernard Aucouturierren “Praktika Psikomotriz” delako metodologia erabiliko dute.
Matrikula-epea dagoeneko zabalik dago eta plazak amaitu arte irekita jarraituko du.
Informazio gehiago lortu edo zure semearen izena eman nahi baduzu jarraian agertzen den loturan klika dezakezu.