Amaieran heldu bazuen ere Danok Bat Nazional ligak berdinketa lortu zuen Mallonan Real Sociedad-en aurka. Jacobek ezkerreko boleaz sartu zuen eta txuri-urdinen berdinketa polemikaz betea heldu zen partida amaieran. Gazte taldea B laugarrena da eta datorren partida Basaurin izango da Indartsuren aurka. Emaitza beraz, 1 eta 1, Danok Bat Euskal Ligak amaitu zuen bere partida Balmasedaren kontra. Aitorrek Ormazaren mutilak aurreratu zituen 12. Minutuan eta Enkarterrikoek 77. minutuan lortu zuten berdinketa. Gazte taldea C bederatzigarren postuan dago eta Antiguokoren aurka, liderraren aurka jokatuko du bere hurrengo partida Donostian.
DANOK BAT JUBENILEN NAZIONAL LIGA: Ekaitz, Unai, Ander, Julio, Lopez, David, Kortazar, Julen (Markel), Bujan (Cardoso), Robles (Iban) y Jacob (Calero).
Partida ederra Gazte Nazionalak oso talde onaren kontra erakutsi ziguna. Lehengo zatia donostiarrena izan zen baina sakontasunik gabekoa. Bi taldeek berdinetik berdinera jokatu zuten.
Bigarren zatia berriz, era alaiagoan hasi zen Danok Batek abagune ez oso argiak eginez harik eta Realaren atezainak, urruntze oker batean, Ibani baselina bat egiten utzi zion. Honek ez zuen atezaina gainditu, hala ere Jacobek alderatzeaz baliatuz eskerreko boleaz gola egitea lortu zuen.
Harrezkero, Reala partida menperatzen hasi zen eta Danok Batek atzera egin zuen. Donostiarrek oso aukera garbietan bi baloi bidali zituzten zutoinetara. 87. Minutuan bilbotarren garaipena helduko zela zirudienean Realak berdinketaren gola gauzatu zuen. Hau aurrelariaren esku argi baten ostean heldu zen. Realak, golak harrotuta, aukera gehiagoren bat eduki zuen baina azkenean partidak berdinketan amaitu zuen. Danok Batek lehenengo postuetan dirau.