Danok Bat Ohorezko Gazte mailak Getxoren aurkako partida 0 eta 3 irabazi zuen Boluen. Aitor Calvoren bi golek eta Asier Legarretaren beste batek garaipena eman zieten bilbotarrei. Oscar Santiagoren taldea laugarrena da eta bere hurrengo norgehiagoka Mallonan izango da Hernaniren aurka.
JUBENILEN OHOREZKO MAILA: Galder Aretxaga, Sergio López, Iván Fernández, Ibai Pérez, Iker Salvador, Beñat Díez (Asier Legarreta), Iñaki Bilbao, Andoni Pérez, Aitor Abad (Gorka Olazabal), Jon Jodar ‘Jota’ (Gorka Gisasola) y Aitor Calvo (Aitor Aguinaga).
Garaipen ona Danok Batek lortu zuena Boluen Getxoren kontra. Ez zen ona izan Bilbotarren jokoaren ikusgarritasunagatik baizik eta sortutako abaguneengatik eta Fikako taldeak erakutsi zuen eraginkortasunagatik. Danok Batek hasieratik jokatu zuen markaigailua alde eta partidan zehar eman ziren baldintzez baliatuz, nahiz eta batzuetan Athleticen kontra pilatutako esfortzua batzuetan igerri, gailentzea lortu zuen.
Partida ondo hasi zen Oscar Santiagoren taldearentzat, aurkakoa menperatzen eta baloi jabetza kontropean. 3. minuturako Danok Bat aurreratu zen markagailuan. Jotak iskintzoa egin zuen bere hegaletik eta atzerantz pasea eman ondoren Aitor Calvok lehenengo ukituan lehengo gola lortu zuen. Abantaila lortuta bisitariek inertziaz partidaren kontrola galdu zuten neurri batean, baina ordu erdia baino lehen Andoniren aurreko golaren antzeko jokaldian Calvok, ostera ere, 0-2 gauzatu zuen. Getxo supertzen saiatu zen eta partidaren menpea ere saiatu zen eskuratzen baina ez zuen abagune argirik eduki.
Atsedenaldia ostean dinamika bera, Danok Batek bere abantaila mantendu zuen baina taldea nekatuago zegoen, ez zeukan hainbeste bizitasunik. Getxok areara loratutako baloein bidez bigarren jokaldiak eta alderatzeak bilatu zituen baina ez zuten saririk lortu. Azkenengo unean, Gisasolak ondo gauzatutako beste kontra on baten ostean, atezainak alderatzea lortu zuen baina Legarratak hirugarren gola egin zuen.
Dinamika hain ona ez bazen ere emaitza ona, eraginkortasuna eta aukerak egon ziren Danok Batek hobetu behar du; orain Hernaniren kontrako partidurak sentsazioak berreskuratzeko unea heldu da. Larunbatean 12:30etan.