Pasa den astean Sorian jokatu behar zen partida ezin zenez elurragatik jokatu, 2018ko lehenengo partida jokatu zuen Danok Bat gazte maila A-k asteburu honetan Pamplona-ren kontra. Garaipen sendoa lortu zuen, 2 eta 0. Salvaren gol batek lehenengo zatian, Aitor Calvoren pasearen ostean, eta Gisasolaren beste batek, partida amaitzear zegoela,
Mallonako partida erabakita utzi zuten.
DANOK BAT JUVENIL DIVISIÓN HONOR: Galder Aretxaga, Asier Legarreta, Gaizka Oza, Ibai Pérez, Iker Salvador, Beñat Díez (Eneko Basaldua), Iñaki Bilbao, Sergio López (Aitor Abad), Andoni Pérez (Jon Jodar ‘Jota’), Iker Alday (Gorka Gisasola) y Aitor Calvo.
2018an Danok Batek jokatutako lehenengo partidan garaipena lortu zuen Mallonan. Lehenengo orduan etxekoek menperatu zuten lehia baina taldeari erasokorragoa izatea falta izan zitzaion. Danok Bati aurkakoen atera heltzea kostatzen zitzaion, baloi jabetza erabatekoa zen baina sakontasunik gabe. Lehenengo ordu erdia baino lehen, ezkerreko hegalean garatutako jokaldi batek Calvoren erdiraketarekin amaitzen du eta Salvak gola gauzatzen du arraseko tiroa eginez. Gol ederra. Harrezkero egoera aldatu zen.
Pamplonak beste rol bat hartu zuen. Baloi jabetza hartu zuen eta Bilbon arazoak sortu zituen, hala ere bere ahaleginek ez zuten saririk lortu. Izan ere, partida berdintzeko aukerak izan zituen baina partida amaitzear zegoela Danok Batek 2. gola egin zuen kontraeraso batean. Calvok berriro ere erdiratu zuen eta honetan Gisasola izan zen gola sartu zuena. Laburbilduz, behetik gora datorren talde baten aurkako oso partida zaila izan zen. 3 puntu hauek premiazkoak dira laugarren postua eskuratzeko. Orain taldeari Zubietako partidan pentsatzea dagokio.