Lehenik eta behin, pasatzen ari garen egoera zail honengatik agur bero bat eta animo handia bidali nahi dizkizuegu. Era berean, zuek guztiok ondo egotea espero dugu. Jakinarazi nahi dizuegu erakundeekin etengabeko harremanetan gaudela Bilboko Udalarekin zein Bizkaiko Aldundiarekin zein Eusko Jaurlaritzarekin. Hauetaz gain, futbol federazio guztiekin ere harremanetan gaude: Espainakoa, Euskadikoa eta Bizkaikoa egoerak eskatzen duen bezala, erakunde hauen aginduen eta gomendioen esanetara egongo gara. Hau dela eta, gure clubeko talde nagusiak entrenatzen has daitezke datorren abuztuaren 31tik aurrera.

Hauek gazteen mailako taldeak eta euskal ligako kadetea dira. Hauek erakundeekin adostutako protokoloei jarraituz entrenatuko dira segurtasun neurri guztiak errespetatuz. Beste taldeentzako oraindik ezin izan dugu data zehatzik finkatu denboraldiaren hasierarako. Esan bezala, erakundeek bidea emango digute honetarako. Hau emandakoan guk berehala jakinaraziko dizuegu. Bitartean, pazientzia eta animoa edukitzeko eskatzen dizuegu. Espero dugu ahalik eta lasterren egoerak hobera egitea eta berriro gure jokalari guztiak gure artean egotea gehien gustatzen zaiena egiten.

Agur bero bat

Utzi erantzuna