COVID-19-k eragindako egoera eta kirol-instalazioen itxiera dela eta, Danok Bat Club-ak bere kirol-jarduera aurrera eramango du. Hau modu desberdin batean, egoera berriari egokituz eta Eusko Jaurlaritzaren gomendio guztiak betez burutuko da.
Club-ak kanpoan egingo den jarduera proposatuko du, metodologiak modu berritzailean, dinamikoan eta dibertigarrian entrenamenduetarako ezarritako edukiak beteko duena.
Proiektu berri honek Danok Bat Room izena dauka eta kirol arlora egokitutako “escape room” kontzeptua emulatzen du.
DANOK BAT ROOM Danok Bat-en metodologia taldeak diseinatutako dinamika da.
DANOK BAT ROOM gure Eskola futboleko zein Danok Bat Futbol-psikomotrizitate Eskolako gure jokalari guztiei (zein beraien familiei) kirol zerbitzua ematea du helburu, entrenamenduek bertan behera jarraitzen duten bitartean.
DANOK BAT ROOM GAMIFIKAZIO kontzeptuan oinarrituta dago. Gamifikazioa, funtsean, jokoak sortzea da normalean jokoetatik kanpo dauden eremuetan, ohiko jardueretan, etxean edo edonorekin ditugun harremanetan.
DANOK BAT ROOM erabat berritzailea da gure arloan eta hurrengo oinarriak dauzka:
- Jolasa tresna bihurtu metodologiak markatutako helburu motrizak zein teknikoak lortu ahal izateko, hau da, futbol sesioetan landu beharreko trebezia motrizak eta teknikoetan oinarritutako jolasak
- Bakarkako zein talde murritzetarako diseinatuko jolas dibertigarriak burutu, hau da, jolastuz eta dibertituz, ikasi eta hobetu
- Alde fisikoa zein alde kognitiboa suspertzeko jolasak
- Eskuragarri dagoen materialaz baliatu