Campusaren 3. eta azken astea heldu zaigu ia ia konturatu barik. Primeran ibili gara Maionako futbol zelaietan entrenatzen eta eduki ditugun kanpo jardueretan ere bai. Hamaikak arte entrenatu, eta ostean hamaika jarduera eduki dugu, igerilekuetara txangoak, piraguismoa Urdaibain, herri kirolak Maionan, eskulanak, Larraineta eta Zugaztietara irteera, Hontzak Extreme abentura parkea…

Aurtengoa oso eskaintza zabala izan da eta Campusean egondako umeak eta gaztetxoak primeran pasatu dute. Gainera 2 urte gelditu egon eta gero indarberrituta bueltatu gara eta horregatik ere pozik gaude.

Datorren urtean itzuliko gara! Uda ederra pasa!

Utzi erantzuna