Atzo, astelehenean, azaroaren 28an, Danok Bat elkarteak bere 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien aurkezpena egin zuen Bilboko NIX hotelean, Areatzan. Bertan, Gotzon Astoreka presidenteak, Arkaitz Astorekak, Iñigo Mijangosek eta Juantxu Monrealek aurkezpena egin zuten.
Ekitaldian izan zirenetako batzuk: Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotzia, Javier Landeta Euskadiko Federazioko presidentea, Jose Ignacio Gómez Mardones Bizkaiko Federazioko presidentea, Jon Uriarte Athleticeko presidentea, Mikel González kirol zuzendaria, Jon Aspiazu, Ernesto Valverderen bigarrena eta Danok Bateko lau presidente ohi.