Gaurko albistean campusaren dinamikara hurbilduko gara pixka bat. Neguko campus honetan udako campusaren dinamika berdina jarraituko dugu, umeak egunero futbol entrenamendu bat osatuko dute (guztia noski gure entrenatzaile eta psikomotrizistekin Danok Bat-eko metodlogiaren barruan), ostean klubak prestaturiko hamaiketako bat indarrak hartzeko eta aktibitate ezberdinetan jarraitzeko.
Goizeko bigarren parte horretan umeak kirol ezberdinatara jolastuko dute, horien artean egongo dira Saskibaloia 3×3, Rugby 3×3, Floorball 3×3, etab. Udan bezala ume bakoitzak haien campuseko oroitzapena eramateko, tailerrak ere egingo ditugu denok batera!
Eta azkenik, irteera ezberdinak egingo ditugu, eguraldia dela eta oraingoan ez gara pudel-surfa edo tirolinak egitera joango, baina gure irteera kulturaletan umeak oso ondo pasako dute.
Hadi ibili eta ez geratu plazarik gabe!!