Joan den igandean, 800 lagunetik gora elkartu ziren Elexalde (Galdakao) kiroldegian, familia giro batean goiz bat pasatzeko kirola eginez. Olgetan Danok Bat-ek sustatutako ekimen bat da, futbola adin gutxiko haurrei egokitzen duena beste kirol jarduera mota askorekin osatuz, denak taldeka, kirol praktikari beste ikuspuntu batetik aurre egiteko.
Protagonistak, nola liteke bestela, parte hartu duten 8 klubetako neska-mutilak izan dira. Kiroltasuna eta adiskidetasuna nagusitu dira, eta talde guztietako gurasoak haurrekin lan egin dute, astebururo sortzen zaizkien arazo eta irtenbideak gertuagotik bizi izateko, eta familiako loturak indartzeko kirolaren bitartez.
Jarduera orkorra 2 talde nagusitan banatu da. Lehenengoa futbol zelaian, eta bertan 3-3 edo 5-5 partidak jokatu dira, adinaren arabera. Beste taldeak pabiloian jolastu du futboletik kanpoko jarduerekin, hala nola, aurpegiak margotzea, puzzle erreleboak, dantzak, etab., eta antzara joko moduko bat jarraitu zuen futbol zelai batean irudikatuta dagoen taula handi batean, gola sartzeko helburuarekin. .
Olgetaneko gakoetako bat da jardueretako batek ere, futbol zelaiko partiduak barne, ez duela azken emaitzarik, helburuen arabera funtzionatzen duelako. Laburbilduz, kirolariei eta haien senitartekoei kirolari buruzko beste ikuspuntu bat eskaintzea helburu duen ekimena da, eta horrek ez du zertan lehiarekin lotuta egon behar, lankidetzarekin eta diziplina anitzekoarekin baizik. Gainera, ekitaldiari esker familiako eta taldeko lotura horiek indartu daitezke.