50. Urteurrena ospatzen duen Danok Bat-ek antolatutako ekitaldien artean, datorren astelehenean, martxoak 13, 19:00etan, Bilboko BBK Aretoan, “futbol gaztetik profesionalerako trantsizioa” gaiaren inguruan, hitzaldi-solasaldia egingo da. Nika Cuencak moderatuta, honako hauek hartuko dute parte bertan: Andoni Zubizarreta, Jon Aspiazu, Jon Pérez ‘Bolo’ eta Fernando Quintanilla ‘Txirri’.