Futbol Campusa Danok Bat 5-9
Adina
5 eta 9 urte bitarteko umeei zuzenduta. Hau da, 2014 eta 2019 urteen bitartean jaiotakoak.
Datak
- astea (B aukera) => ekainak 24-28
- astea => uztailak 1-5
- astea => uztailak 8-12
Parte-hartzaile kopurua
Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da.
Taldeak osatu
Taldeak ume-kopuruaren arabera osatuko dira:
- Futbol 7-ko taldeak (Eskola, benjaminak eta 1. urteko alebina (2012) 10-12 umek osatutako taldeak izango dira. Talde bakoitzak monitore-entrenatzaile bat edukiko du.
- Kirol jardueretan futbolerako osatutako taldeak erreferentziatzat hartuko dira baina, hauek aldaketaren bat jaso dezakete.
- Atezain guztiekin adinaren araberako talde batzuk osatuko dira. Bakoitzak bere monitore-entrenatzaile espezializatua edukiko du. Atezainek entrenamendu espezifikoa jasoko dute, lehenengo saio erdian gutxi gorabehera. Saioaren bigarren zatian, aldiz, bakoitza bere adinari dagokion taldearekin entrenatuko da.
Umeak utzi eta hartu
Campusa goizeko 8:30ean irekiko da, Begoñan dauden Maionako futbol zelaietan. Zelaiak Begoñara igotzeko Metro Bilbaok daukan igogailuen sarbidearen ondoan daude (Alde Zaharreko geltokia) eta leku berean jasoko dira 14: 00etatik 14: 30era astelehen, asteazken eta ostiraletan eta txango egunetan (astearte eta ostegunetan) 17: 00etan.
Autobus bidaia
Autobus bidaia txangoa egongo den egunetan goizeko 11:00ak inguruan izango da.
Autobusak Etxebarria Parke barruan jasoko ditu umeak eta kirol-ekintza egingo den lekuan utziko ditu.
Autobus bidaian monitore-entrenatzaileek eta campus koordinatzaileak umeei lagunduko diete.
Bazkaria
Bazkaria Danok Bat-en egoitzean izango da.
Txangoa egiten den egunetan jardueraren lekuan izango da (ogitartekoa, fruta eta ura edo zukua).
Monitore-entrenatzaileak
Monitore-entrenatzaileak, Danok Bat-eko entrenatzaileak edota talde teknikoko kideak eta Jolastuz Jokatu Elkarteko kideak izango dira.
Campus Koordinatzailea
Campus koordinatzaile bat egongo da parte-hartzaileen nahiz haien familien arretarako. Bere zereginak hauek dira:
- Umeen harrera
- Familiekiko harremanak
- Kirol instalazioetan zein kultura instalazioetan gerta daitezkeen arazoak konpondu (lesioak, umeen ondoeza …)
- Saioen garapena gainbegiratu
- Autobus bidaietan umeei lagundu
Kirol materiala
Campusaren hasieran kirol materiala emango zaie umeei. Bi elastiko eta bi praka izango dira. Botak, zango-babesak eta beste, aldiz, umeek ekarri beharko dituzte.
Kirol oinetakoak egokiak izan behar dira, playerak edo futbol multitakodun botak. Guztiz debekatuta dago aluminiozko takodun botak ekartzea.
Asegurua
Matrikulatuta dauden ume guztientzat Campusak Ardura Zibil asegurua edukiko du, eta bertan zera sartuko da: kirol-ekintza, jarduera ludikoak, joan-etorriak eta ekintza osagarriak.