Adina

5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta. Hau da, 2006 eta 2012 urteen bitartean jaiotakoak.

Datak

  1. astea => apirilaren 3-tik 6-ra bitartean

Parte-hartzaile kopurua

Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da.

Taldeak

Futbol-taldeak ume-kopuruaren arabera osatuko dira. Oro har 10-12 umek osatutako taldeak izango dira. Talde bakoitzak monitore-entrenatzaile bat edukiko du.

Bestalde, atezain talde bat osatuko da. Honek ere bere monitore-entrenatzaile espezializatua edukiko du. Atezainek entrenamendu espezifikoa jasoko dute, lehenengo saio erdian gutxi gorabehera. Saioaren bigarren zatian, aldiz, bakoitza adinaren arabera dagokion taldearekin entrenatuko da.

 

Eguneroko dinamika

Eguneroko dinamika jarraian agertzen den koadroan ikus daiteke:

Ordua Jarduera (1. eta 2. taldea) Jarduera (1. eta 2. taldea)
8:30-9:00 Ateak ireki eta arropa aldaketa Ateak ireki eta arropa aldaketa
9:00-10:15 Teknika eta koordinazioa Kultura jarduera
10:15-11:00 Taktika eta jokoaren garapena Kirol jarduera
11:15-11:45 Dutxa eta hamaiketakoa Dutxa eta hamaiketakoa
11:45-13:00 Kultura jarduera Teknika eta koordinazioa
13:00-14:00 Kirol jarduera Taktika eta jokoaren garapena
14:00/30 Irteera Irteera

Edukiak zehatzago ikusteko “programazio “ atalean begiratu.

Umeak utzi eta hartu

Campusa goizeko 8:30ean irekiko da, Angeles Custodios ikastetxeren kirol instalazioetan

Umeak 14:00 eta 14:30 bitartean hartu beharko dira leku berean.

Campus Koordinatzailea

Campus koordinatzaile bat egongo da parte-hartzaileen nahiz haien familien arretarako. Bere zereginak hauek dira:

  • Umeen harrera
  • Familiekiko harremanak
  • Kirol instalazioetan zein kultura instalazioetan gerta daitezkeen arazoak konpondu (lesioak, umeen ondoeza …)
  • Saioen garapena gainbegiratu

 

Kirol materiala

Campusaren hasieran kirol materiala emango zaie umeei. Kirol-jertse bat, elastiko bat eta praka bat izango dira. Botak, zango-babesak eta beste, aldiz, umeek ekarri beharko dituzte.

Kirol oinetakoak egokiak izan behar dira, playerak edo futbol multitakodun botak. Guztiz debekatuta dago aluminiozko takodun botak ekartzea.

Arropa osagarria hartzeko aukera egongo da prezio honetan:

  • Pack osoa (kirol-jertsea, elastikoa, praka= 20€
  • Elastikoa 6 €
  • Praka 5€

Asegurua

Matrikulatuta dauden ume guztientzat Campusak Ardura Zibil asegurua edukiko du, eta bertan zera sartuko da: kirol-ekintza, jarduera ludikoak, joan-etorriak eta ekintza osagarriak.