Danok Bat Clubetik COVID-19-k sortutako egoeraren harira eskola-kirolaren hasieraren inguruko informazioa daukazu aurrean. Hau guztia, clubaren talde guztiek kontuan hartu beharko dute aurtengo denboraldian. Informazio hau lantalde teknikoko kideei, delegatuei eta kirol-arduradunei zuzenduta dago.
Gaur egungo egoerak hainbat betebehar, protokolo eta segurtasun-neurri betearazten dizkigu. Hauek, partaide guztien osasun eta segurtasun-baldintzak bermatzeko ez ezik, komunitatean egon behar diren osasun-baliabideak parametro egokietan mantentzeko ere behar-beharrezkoak dira.
Jardueran zehar beharrezkoa den dokumentazioa jarraian ikus daiteke.
- Bizkaiko Foru Aldundiak eskola-kirolerako diseinatutako protokolo orokorra (Anexo 2)
- Eskola-kirolerako kirolarientzeko gida (Anexo 6)
- Eskola-kirolerako lan-talde teknikoen kideentzako gida (Anexo 8)
- Norbanakoaren erantzunkizuna eta autozainketarako gida (Anexo 12
- Jokalari eta lantalde tekniko kideen egoeraren inguruko denboraldi hasierako ebaluazio galdetegia (Anexo 5)