Danok Bat klubeko futbol federatua gazteetako eta kadeteetako taldeek osatzen dute. Talde horiek 14 eta 19 urte arteko jokalariak hartzen dituzte.

Kadeteetako eta gazteetako etapa prestakuntza-aldia da. Lehiari progresiboki ematen zaio garrantzia, eta gazteen etaparen azken urtean, Nazional Ohorezko Maila kategorian, lehiak prestakuntzak besteko garrantzia hartzen du ia-ia.

Gazteetan 3 talde daude, bat gazteen etapako urte bakoitzeko. Horrela, taldeak gehienbat belaunaldi bereko jokalariek osatzen dituzte. Horiek goreneko kategoria nazionaletan eta euskal kategorietan aritzen dira.

Gazteen “A” taldea klubaren “frankizia taldea” da. Gazteen ohorezko mailan egin zuen debuta 95/96 denboraldian. Hortaz, ondoz ondoko 25 denboraldi egin ditu gazteen goreneko kategorian. Gainera, denbora-tarte horretan 3 aldiz sailkatu da gazteen Errege Kopa jokatzeko, 2006/07, 2011/12 eta 2013/14 denboraldietan, hain zuzen ere.

Hauexek dira gazteen taldeak eta haien kategoriak:

Taldea

Kategoria

Gazteak A

Nazional ohorezko maila

Gazteak B

Nazional liga

Gazteak C

Euskal liga

Kadeteetan 2 talde daude, bat kadeteen etapako urte bakoitzeko. Gazteetan bezala, taldeak gehienbat belaunaldi bereko jokalariek osatzen dituzte.

Kadeteen “A” taldea Euskal Ligaren sortzaileetako bat da, txapelketa horretan aritzen baita 97/98 denboraldiko lehenengo ediziotik. Beraz, ondoz ondoko 23 urte dira aipatzeko moduko denboraldiak egiten, taldeak beti egoten baitira sailkapenaren ohorezko postuetan.

Hauexek dira kadeteen taldeak:

Taldea

Kategoria

Kadeteak A

Euskal liga

Kadeteak B

Lurraldeko ohorezko maila