Danok Bat Eskola Danok Bat Club-aren futbol eskola da.
Eskolan, 5, 6 eta 7 urteko umeek parte hartuko dute, beraz, kirolarekin eta futbolarekin bere lehenengo kontaktua eduki ahal izango dute.
Lehenengo kontaktua modu erakargarri batean egingo da, izan ere, jolas tradizionalean oinarritutako metodologiak eta adin horietako umeentzat pentsatutako ariketek umearen taldean integrazioa eragingo dute berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren, estereotipoak gainditzearen eta parte hartzearen baloreak transmitituz, honetaz gain bizitzarako ohitura osasungarriak ere sortuko ditu.
Helburuak
Danok Bat Eskola-ren helburuak hauek dira:
- Kirolean hasiera bultzatu
- Umeen bizitzarako ohitura osasuntsuak sustatu
- Jolasaren bidez baloretan hezitu
- Parte hartuz futbolean ikasi
Edukiak
“Edukiak” gure helburuetaraino heltzen laguntzen diguten baliabideak dira:
- Ludikotasunetik talde-kiroletan hasiera. Jokoa ikasketaren erdigunea.
- Betiko jolasa metodologiaren oinarria. Ez dira nagusien ariketak erabiltzen baizik eta umeen neurrirako jolasak baizik.
- Kirolaren bidez baloreak eta jokaerak irakatsi: solidaritatea, ahalegina, higienea, begirunea…
- Kirola inguru osasuntsutzat hartuta, kirolean hezitu bizitzarako ohitura onak lortu ahal izateko
- Umeen parte hartze aktiboa bultzatu entrenamenduetan zein partidetan. Ikasi eta dibertitu aldi berean.
- Futbola ludikotasunetik landu, ez da lehiakortasuna bilatuko, berdintasunezko metodologia eta integratzailea erabiliko da.
- Egoera motorra ugariak bizi, akzioaren gauzatze egokiaren eta aukeraketa onaren bidez hauek gainditzen ikasi. Ikasketa esanahitsua, zergatia eta zertarako ulertu.
- Futbolaren zein beste kirol batzuen kontzeptu teknikoak landu umeen trebeziaren arabera.