Danok Bat Clubaren metodologia taldeak diseinatutako dinamika (DANOK BAT ROOM) aurkituko duzu jarraian.
DANOK BAT ROOM gure Eskola futboleko zein Danok Bat Futbol-psikomotrizitate Eskolako gure jokalari guztiei (zein beraien familiei) kirol zerbitzua ematea du helburu, entrenamenduek bertan behera jarraitzen duten bitartean.
Gamifikazioa
DANOK BAT ROOM GAMIFIKAZIO kontzeptuan oinarrituta dago. Gamifikazioa, funtsean, jokoak sortzea da normalean jokoetatik kanpo dauden eremuetan, ohiko jardueretan, etxean edo edonorekin ditugun harremanetan.
Beraz, aurrean daukazuna erabat berritzailea da gure arloan. DANOK BAT ROOM-ek hurrengo oinarriak dauzka:
- Jolasa tresna bihurtu metodologiak markatutako helburu motrizak zein teknikoak lortu ahal izateko, hau da, futbol sesioetan landu beharreko trebezia motrizak eta teknikoetan oinarritutako jolasak
- Bakarkako zein talde murritzetarako diseinatuko jolas dibertigarriak burutu, hau da, jolastuz eta dibertituz, ikasi eta hobetu
- Alde fisikoa zein alde kognitiboa suspertzeko jolasak
- Eskuragarri dagoen materialaz baliatu